Ingeniaritza mekanikoko graduatua

Graduado en Ingeniería Mecánica

Ingeniaritza mekanikoko graduatu gisa makinen elementuen diseinu eta garapenean parte hartu ahal izango duzu; hala nola, errodamenduak, engranajeak, inertzia-bolanteak, malgukiak, balaztak, motelgailuak, direkzioak, motor termikoak, turbinak, sistema hidraulikoak, etab... horiek tren, bizikleta, hegazkin, auto, helikoptero, hormigoi-makina eta abar bezalako makinak zuzen funtzionatzea eragiten dute.

Horretaz gain, kalkulatu ahal izango dute etxe orratzen, etxebizitzen, zubien, kirol-estadioen eta abarren eraikinen egitura. Edo helikoptero baten egitura, formula 1eko auto baten txasisa, eta abar.

Halaber, graduatuek ingeniari-talde baten parte izan edo horiek zuzendu ahal izango dituzte, bulego teknikoa duen enpresa batean lan egin ahal izango dute edo zentro teknologiko batean arlo mekanikoan ikertzen, hegaldi, tren, kamioi eta abarren simulagailuen proiektuetan...

Ingeniaritza mekanikoko graduatu batzuk haien ingeniaritza-enpresa sortzen dute enpresei zerbitzua emateko. Azkenik, heziketak ahalbidetu egingo dio solaskide egokia izaten bezero zein hornitzaileekin jarduteko, eta hortaz merkataritza eta erosketetako sailetan lan egiteko.

Non egingo dut lan?

Ingeniaritza mekanikoko graduatuak kontratatzen dituzten enpresak hurrengo sektoreak dira: automobilgintza, makina-erreminta, eraikuntza, ikerketa-zentroak, aeronautika... Esaterako, hurrengo enpresak: EADS, GAMESA, CAF, CIE AUTOMOTIVE, MICHELIN, VOLKSWAGEN, SEAT, IRIZAR, DANOBAT, IKERLAN, FATRONIK, CEIT, TEKNIKER, IBERIA, IDOM, SENER, ARCELOR MITTAL, eta abar.

Aportación a la sociedad

Tu trabajo permitirá que nuestra vida sea más cómoda, un graduado en Ingeniería Mecánica ayuda a la creación de equipos que facilitan nuestras tareas del día a día. Gracias a los graduados hemos podido ver verdaderas maravillas de la ingeniería. Estructuras metálicas o de hormigón inmensas, coches que consumen la mitad de gasolina que hace 10 años, bicicletas cada vez más ligeras y que ofrecen menor rozamiento, máquinas de mecanizado o textiles más precisas y rápidas, etc…