Ziurtagiri akademikoak
TECNUN - Donostiako Goi Ingeniaritza Eskolako ikasleek (bai unekoek eta bai ohiek) espediente akademikoko edukiaren edo matrikularen inguruko ziurtagiri akademikoak eska ditzakete.
Ziurtagirien edukia
-
Kalifikazioen ziurtagiria: ikasleak egindako ikasketen espedientean ageri diren emaitza akademikoak jasotzen ditu. Hala badagokio, ikasketen amaiera-data dakar, bai eta dagokion tituluaren sortze-data ere. Hala nahi izanez gero, espedientearen batez besteko nota agerraraz daiteke (Abuaztuaren 1ko 1044/2003 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera kalkulatua).
Irakasleak sinatu dituen eta eskolako idazkaritzan erregistratu diren aktak dituzten ikasgaiei bakarrik egin diezaieke erreferentzia. -
Kalifikazioen ziurtagiria ingelesez: ikasleak egindako tituluaren espedientean ageri diren emaitza akademikoak jasotzen ditu. Testua ingelesez dago.
-
Matrikularen ziurtagiria: ikasleak ikasturte zehatz batean izena eman duela jasotzen du, eta matrikularen kreditu kopurua du.
-
Karrera-amaierako ziurtagiria: ikasketen amaiera-data adierazten du, eta, hala badagokio, tituluaren sortze-data.
-
Espedientea tokialdatzeko ziurtagiri ofiziala: helburuko unibertsitatean onartu dutela egiaztatzeko gutuna aurkeztu beharko du ikasleak.
-
Ikasketa desberdinak aldi berean eginez espedientea tokialdatzeko ziurtagiri ofiziala: helburuko unibertsitatean ikasketa desberdinak aldi berean egiteko onartu dutela egiaztatzeko gutuna aurkeztu beharko du ikasleak.
Eskaera
-
Ziurtagiri akademikoak ikasleak berak eskatu behar ditu eskolako idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:00etara. Horretarako, ez da beharrezkoa dokumentaziorik aurkeztea.
Eskubideak
Prezioak, zeinak esku-dirutan ordaindu behar baitira, honako hauek dira:
-
Kalifikazioen ziurtagiria: 25 euro.
-
Kalifikazioen ziurtagiria ingelesez: 25 euro.
-
Matrikularen ziurtagiria: 20 euro.
-
Karrera-amaierako ziurtagiria: 20 euro.
-
Espedientea tokialdatzeko ziurtagiria: 25 euro.
-
Ikasketa desberdinak aldi berean eginez espedientea tokialdatzeko ziurtagiria: 25 euro.
Ziurtagiriak jasotzea eta ordaintzeko modua
-
Ziurtagiri akademikoak bi egun inguruko epean sortzen dira, eta eskolako idazkaritzan jaso daitezke (interesdunak soilik, edo hark baimendutako pertsonak), ohiko arreta-ordutegian: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:00etara. Ziurtagiria jasotzerakoan, ordaindu egin beharko da, esku-dirutan nahiz transferentzia bidez.