IKASLEAK

Laguntza sanitarioa eta aseguruak

Asistencia sanitaria y seguros

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Eskola Asegurua:

Barnean hartzen dira: 28 urte baino gutxiagoko ikasleak, Hezkuntza Ministerioak onartutako titulazioetan matrikulatutakoak, Gizarte Segurantzako beste erregimen batean alta egin ez dutenak, lan-kontraturik ez dutenak, eta Espainian legezko egoiliar diren atzerritarrak. Matrikularen barnean dago.

Prestazioak: eskola-istripuak, familia-ezbeharrak, neuropsikiatria, kirurgia, tokologia, biriketako eta hezurretako tuberkulosia, etab.

Osasun-zentro itunduak: kasu horietan osasun-laguntza behar izanez gero, ikaslea Gipuzkoa Poliklinikara joan beharko da (Miramon pasealekua, 174), Donostiako campusean.

Istripua jazotakoan TECNUNen campusean egonez gero, TECNUNeko idazkaritzara jo beharko du ikasleak, eta Ana Morenori abisatu (amoreno@tecnun.es; luzapena: 2420), laguntza-partea betetzeko eta, ondoren, Poliklinikara joateko.

TECNUNen campusetik kanpo egonez gero, ikasleak Idazkaritzara deitu beharko du ahalik eta lasterren, eta Poliklinikara joan. Ondoren, laguntza-partea bidaliko zaio Idazkaritzatik.

Eskola-aseguruaren estalduratik kanpo geratzen dira bestelako gertakari batzuk, hala nola ikaslearen etxean jazotako istripuak edo ohiko gaixotasunak. Kasu horietan, osasun-zentro eta ospitale publikoetan jaso beharko da laguntza, osasun-txartela aurkeztuta.

Informazioa: GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALA.

Amplía la imagen y conoce nuestra asistencia sanitaria y seguros

Ebaluazio-sistema behar bereziak dituzten ikasleei egokitzea

Orotariko behar bereziak (arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, dislexia, fobiak, gaixotasunak, istripuak, etab.) izatearen ondoriozko behar bereziak dituzten ikasleek ebaluazio-sistema egokitzea eska dezakete, bai eta azterketak egiteko emandako denbora luzatzea ere.

Horretarako, ikasleak inprimaki hau aurkeztu beharko du ikasturte bakoitzean Ikasleen Zuzendariordetzan, egokitzapena egiteko medikuak zehaztu dituen urratsak jasota dituen txosten batekin batera.

Ikasleen Zuzendariordetzari dagokio aplikagarriak diren beharrezko egokitzapenak egitea, ikasleari eman beharreko azken baimen akademikoa jaulkitzea, eta ikaslearen aholkulari akademikoari jakinarazpen bat bidaltzea.

Egokitzapenak egiteko eskaera-inprimakia 201 KB

Información asistencia sanitaria

Más información Asistencia Sanitaria

INSTITUTO NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL
Para el campus de San Sebastián:

C/ Podavines, 3
20011 San Sebastián
Tel.: 943 48 36 82
Fax: 943 48 37 38
www.seg-social.es