Cerrar
Enviar a un amigo:

De:
Para:
Texto:
Introduzca_el_texto_de_la_imagen
captcha
Obtener una pista nueva
Cerrar
Notificar un error:
Si ha localizado un error en el texto, agradeceríamos que nos lo enviara para su corrección.
Cerrar
No puedo leer la noticia ahora.
Enviadme a la siguiente dirección de correo electrónico, la leeré más tarde:

Tecnun eta Ceit-ek 2020.ko Euskaraldiarekin bat egitea erabaki dute

2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da

Descripcion de la imagen
FOTO: Servicio de Comunicación
23/10/20 17:27 Servicio de Comunicación

Tecnun eta Ceit-eko zuzendaritzek, joan den astean egindako bileretan erabaki dute aurtengo Euskaraldiarekin bat egitea, lan harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekinbide hau bultzatuz.

Ahobizi eta belarriprest partaidetza moduez gainera, euskara dakitenen eta ulertzen dutenen artean erabilpena bultzatzea da helburua, eta horretarako Euskaraldiaren aurtengo edizioak ariguneak dakartza berritasun bezala: alegia, lan esparruan euskara tresna bezala erabiltzen duten taldeen bisualizazioa lortu ahal izateko guneak.

Tecnun eta Ceit-ek bi partaidetza bide hauek bereganatu dituzte Nafarroako Unibertsitateko campus teknologikoak euskararekiko duen konpromezua gizartearen aurrean azaldu dadin, 2018.eko edizioan egin zuenaren antzera.

Aurreko edizioan bezala, izena ematen dutenek ahobizi edo belarriprest rolekin parte hartuko dute:

AHOBIZI:

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

BELARRIPREST:

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Tecnuneko langileek esteka hau erabiliz eman behar dute izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/entitateak/tecnun-nafarroako-unibertsitateko-ingeniaritza-eskola/ . Tecnun-eko ikasle eta erregistratutako langileek Ahobizi edo Belarriprest-eko txapak har ditzakete urriaren 28tik aurrera Ibaetako eraikineko atezainean.

Vídeos destacados