ETORKIZUNEKO IKASLEAK

* Klik eginez goiko bideoaren goiko ezkerreko ertzean aukeratu egin ditzakezu bildumako bideo desberdinak: "Made in Tecnun ingeniariak".

ZER EGITEN DU INGENIARI BATEK??

Egungo gizartean sortzen diren arazo askori konponbideak aurkitzeko prestatutako pertsona da. Karrerako heziketak baliabide-sorta bat ematen dio, horiek teorikoak eta praktikoak dira eta funtsezkoak izango dira arlo anitzetako egoera berrietara egokitzerakoan eta abentura berriak hasterako orduan, hala nola, enpresa bat sortzea.

Eskuratutako ezagutzak aukera emango diote mota guztietako arazoak konpontzen, arazo teknikoak bakarrik ez, baita operatiboak eta antolakuntzakoak ere sektore desberdinetako enpresetan, industrial zein zerbitzukoetan. Ahaztu gabe ingeniariak duen profil zientifikoa, zeinak aukera emango dion lan egiteko ikerketaren arloan.