Industria-antolaketako ingeniaritzako graduatua

Graduado en Ingeniería en Organización Industrial

Nola egiten dute Espainiako Mcdonalds guztiak Madrildik hornitzeko eta inoiz ezerren faltarik ez izateko? Nola lortzen da opildegi industrialeko enpresa batean mota desberdinetako 100.000 pasteltxo baino gehiago egitea egunean, horiek biltegiratzea eta Espania osoan zabaltzea? Nola da posible gaur egun automobilak fabrikatzen dituen enpresa batek orain dela 10 urte fabrikatzen ziren unitateen bikoitza fabrikatzea langile gehiago kontratatu gabe eta makina berrietan inbertsiorik egin gabe?

Industria-antolaketako ingeniaritzako graduatu gisa aditua zara antolaketa eta gai zara teknologia desberdinak erabiltzeko, horien artean informazio-sistemak, enpresa baten produktibitatea hobetzeko. Planifikatu, antolatu eta hobetu ahal izango duzu ontzien fabrikazio prozesua, eta hobetu ahal izango duzu Erroma hiriko pizzen banaketa prozesua. Ez dira horren desberdinak aplikatu behar dituzun beharrezko ezagutzak.

Bestetik, zure gaitasun teknikoak, zure profil negoziatzailearekin konbinatuta ahalbidetu egingo dizute kudeaketa komertzial edo erosketako lanak burutzea. Parte hartuko duzu ekoizpen-planta berrien ezarpen proiektuetan, biltegien antolaketaren hobekuntzan, planta baten banaketetako hobekuntzetan, prozesuen kalitateko hobekuntzetan, etab. Gai izango zara antolakuntzaren onena eskuratzeko, enpresetan ezarriko dituzun jardunaren hobekuntza sistemei esker. Negozioaren unitate-zuzendaritzako lanak egin ahal izango dituzu, eta baita enpresen zuzendaritza orokorra eta kudeatzailetza ere, horiek batez ere industrialak izanik, nahiz eta logistikaren sektorekoak ere barne hartzen diren.

Non egingo dut lan?

Haien eragiketa prozesuak hobetu nahi dituen enpresa oro, industriala zein zerbitzuetakoa. Aholkularitza estrategikoko enpresak: AT KEARNEY, ACCENTURE, MC KINSEY, KUTXA, CAJA LABORAL, HUMAN, OPE CONSULTORES, CAF, DELOITTE, The BOSTON CONSULTING GROUP, EVERIS

Baita berezko garapenak dituzten merkataritzako departamentu teknikoak dituzten enpresak ere.

Aportación a la sociedad

Tu mayor aportación será la de mejorar la productividad y el aprovechamiento de los recursos. Una gran aportación hoy en día ya que la mejora de la productividad permite disminuir costes y ser más competitivo. Una empresa que no mejore los procesos, es una empresa que desaparecerá.