Edukira joan

ETORKIZUNEKO IKASLEAK

Aholkularitza akademikoa eta profesionala

Asesoramiento académico y profesional

1. Zer da aholkularitza?

Ikasleen aholkularitza akademikoa eta profesionala irakaskuntza-jarduera arrunta da eta irakaslea eta ikaslea pertsona arteko komunikazioan nahasten ditu. 

Nafarroako Unibertsitatean garatzen den hezkuntza-funtzioaren alderdi garrantzitsua da, irakasle ororen lanaren zatia da eta ikasle guztien eskubidea.
 

2. Zertarako joan aholkularitzara?

Aholkularitzaren helburua da ikasleari laguntzea protagonista gisa bere helburu akademiko, profesional eta pertsonalak bideratzen unibertsitate-bizitzan eta bere ingurunean, gerora hobeto zerbitzatzeko gizarteari.

Geroz eta ohikoagoa da -batez ere enpresa-arloan- lanpostuetarako aukeraketa ez dela oinarritzen modu esklusiboan espediente akademiko eta gaitasun teknikoetan, baizik eta kontuan hartzen direla gaitasun sozial eta jarrerak bereziki. Aholkularitzaren bidez arreta pertsonalizatua izateko aukerak ahalbidetu egiten du ikasle bakoitza heztea, bere indarguneak kontuan hartuz eta baita horietan esfortzu edo arreta berezia jarri behar duen alderdiak ere.

Aholkularitza ez da egoeraren araberako jarduera bat une jakin bateko behar bati erantzuteko. Horretaz gain ez du zentzurik soilik ikasleak zailtasun akademiko serioak dituenean. Irakasle eta ikaslearen arteko harreman iraunkorra da, eta bertan bi aldeak aberasten dira.

3. Nola egiten da aholkularitza?

Aholkularitzarako eskubidea elkarrizketa pertsonalen bitartez erabiltzen da eta horiek aldizka edo maiztasun eta programazio jakin batekin ezarrita sortzen dira.

4. Zein da nire aholkularia?

TECNUNeko Ikasketa Zuzendaritzak esleitzen du irakasle aholkularia. Ikasle guztiek eskubidea dute libreki bertaratzeko edo ez aholkularitza akademikora eta irakasle aholkulariaren aldaketa eskatzeko. Eskaerak instantzia baten bidez egingo dira Kudeaketa akademikoko programan.

5. Gaitasunen garapenerako plana egin dezaket aholkularitzaren bidez?

TECNUNen aholkatuei aukera eskaintzen zaie balioztatze bat egiteko haien gaitasun-profila ezagutzeko eta garatu ahal izateko pertsonalizatutako hobetze-plan bat bere indargune eta hobetzeko eremuetan oinarrituta.  Programa horrek TU&CO izena du eta informazio osoa eskuragai dago www.tuandco.tecnun.es webean.  Balioztatze hori aholkulariaren bidez eska daiteke 2. mailatik aurrera.

Aviso

La Universidad de Navarra utiliza cookies propias y de terceros para mejorar sus servicios, elaborar información estadística y analizar de forma agregada los hábitos de navegación de los visitantes de su página web. Esta información se comparte con terceros cuya relación se incluye en la Política de cookies. Al clicar en “Aceptar”, acepta el uso de estas cookies, pudiendo revocar su decisión cuando lo desee.

Aceptar