Euskara Teknikoa Ingeniarientzat Diploma

Betebeharrak
Diploma lortu ahal izateko, ikasleak gutxienez 18 ECTS egin beharko ditu euskaraz. 18 ECTS horiek graduko 4 kurtsoetan zehar lortu behar dira, hurrengo baldintzak betez:
1. Kurtsoa. Ikasleak gutxienez 2 ECTS lortu beharko ditu jarraian agertzen diren ikasgaietan euskarazko ekintzak eginez:
Ikasgaia |
ECTS Euskaraz |
Álgebra |
2 |
Economía y empresa |
1 |
Estadística y probabilidad |
1 |
2. Kurtsoa. Ikasleak gutxienez ECTS 1 lortu beharko du jarraian agertzen diren ikasgaietan (edo aukera hori eskaintzen duten beste ikasgai batzuetan) euskarazko ekintzak eginez:
Ikasgaia |
ECTS Euskaraz |
Química |
1 |
Administración de empresas |
1 |
Señales y sistemas |
1 |
Análisis y síntesis de redes |
1 |
3. Kurtsoa. Ikaslea “Euskara Teknikoa” asignaturan inskribatu beharko da. Ikasgai hau ez dago 2020 ikasketa planaren barruan eta beraz aparte ordaindu beharko da (2016 ikasketa planean dauden ikasleek aparte ordaindu gabe aukeratu dezakete ikasgai hau).
Ikasgaia |
ECTS Euskaraz |
Euskara teknikoa |
2 |
4. Kurtsoa. Ikasleak gradu amaierako proiektua euskaraz idatzi eta aurkeztu beharko du:
Ikasgaia |
ECTS Euskaraz |
Proyecto fin de grado |
12 |
Aurreko taulan agertzen diren ikasgaiez gain, ekintzak euskaraz eskaintzen dituzten beste ikasgai batzuetan ere lor daitezke kredituak. Horrez gain, ikasleak euskaraz egiten dituen beste ekintza batzuk ere kontutan har daitezke kredituak lortzeko, adibidez, euskaraz diren kongresuetan edo udako kurtsoetan parte hartzea. Edozein kasutan, ezin izango dira Euskara teknikoa eta gradu amaierako proiektuari dagozkien kredituak baliozkotu.
Kontaktua |
![]() |
Xabier Insausti Doktorea |
Universidad de Navarra
P° de Manuel Lardizabal, 13. 20018 Donostia-San Sebastián. Gipuzkoa (España). +34 943 21 98 77 xinsausti@tecnun.es
Eskaera |
Sarbidea: |
Baliabideak

-
Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, ELHUYAR.
-
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Euskararen tresnak: Hiztegiak, banku terminologikoak eta entziklopediak.
Horietatik Zientzia eta teknologiaren alorrerako interesgarriak izan daitezkeenak: -
Euskalterm, Euskal Terminologia banku publikoa.
-
Terminologia batzordeak onartutako hiztegiak (Energia berriztagarriak, Elektronika eta mikroelektronika, Zeramika, Zenbakizko Kontrola, Makina-erreminta, Automobilen Mantentzea, Burdindegia, Metalurgia, Papergintza, Garraioa eta Logistika,…)
-
Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta Corpusak: Oinarrizko Lexiko Teknikoak.
Matematikako Oinarrizko Lexikoa
Fisikako Oinarrizko Lexikoa
Kimikako Oinarrizko Lexikoa -
Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Jose Ramon Etxebarria.
-
Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan.Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. EHU-UEU. Bilbo, 2014
-
Zientzia eta teknikarako euskara. Ensunza, M., Etxebarria, J.R., Iturbe, J. UEU. Bilbo, 2002.
-
Ortotipografia; J. R. Zubimendi. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen zerbitzu nagusia, Gasteiz, 2004.
-
Tailerreko eskuliburu teknikoa; DANOBAT, Mondragon Unibertsitatea, 2. argit., 2009.