IRTEERA PROFESIONALAK

Gradu eta Master amaierako proiektua: Enpresentzako informazioa

Gradu/master amaierako proiektua derrigorrezko irakasgaia da eta ikasleak enpresa batean burutu dezake. Irakasgai akademikoa izanik karrera amaierako proiektuen irakasle arduradunaren onarpena izan behar du. Asmoa da enpresak, ikaslearen laguntzaz, bere jarduerako proiektu espezifikoak garatzea.

Karrera amaierako proiektua 4-6 hilabeteko epean burutzen da. Ez da gomendatzen denbora gehiagoz luzatzea.  

Administrazio-izapidea

Gradu/master amaierako proiektua kanpoko curriculum-praktika akademikoa da eta arautu egiten da uztailaren 11ko 592/2014 ED-n eta abenduaren 30eko 1791/2010 ED-n aurreikusitakoaren arabera; horien bitartez onartzen da unibertsitateko ikaslearen estatutua eta aplikatu beharreko gainerako legeria. Izaera akademikoa du eta hortaz ez da lan-harremanik existitzen enpresaren eta ikaslearen artean.

Formalizatu egingo da Nafarroako Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzarako marko-hitzarmenarekin.

Ikasleak estalita daude istripuengatiko eta erantzukizun zibileko poliza batekin praktikaldian, eta gainera eskola-asegurua dute Tecnunen matrikulatutako 28 urtetik beherako ikasle guztiek. Estaldura nazionala du bakarrik istripu-aseguruak.

Enpresak proiektu bat eskaini nahi badu Nafarroako Unibertsitatearen lan atarian sartu beharko du eta bertan erregistratu eta eskaintza argitaratu ahal izango du. Erregistratzen zaren lehen aldia bada, plataforman sartzeko sarrera-gakoak emango zaizkizu. Derrigorrezko praktika bat denez, argitaratu aurretik Tecnuneko gradu/master amaierako proiektuen irakasle arduradunaren oniritzia izan beharko duzu. Eskaintzan interesa duten ikasleen cv-ak zuzenean iritsiko dira enpresaren harremanetarako helbide elektronikora edo nahiago baduzu zure profilean kontsulta dezakezu.

Alderdi ekonomikoak

Borondatezkoa da ikasleek proiektua egiteagatik duten laguntza-poltsa. Ordainsaririk egongo balitz, enpresa arduratuko da zuzenean ikasleari ordaintzeaz.

2013ko uztailetik 1493/2011 ED-n jasotako Gizarte Segurantzako kotizazioari buruzko araudiak behartu egiten du laguntza-poltsarekin ordaindutako praktikak egiten dituzten ikasleei alta egitea. Gradu/master amaierako proiektuen kasuan, curriculum-praktikak direnez Gizarte Segurantza ordaintzetik libre daude.

Enpresetan gradu/master amaierako proiektuetarako eremu generikoen zerrenda:

  •