IRTEERA PROFESIONALAK

Gradu / Master amaierako proiektua: Ikasleentzako informazioa

Gradu/master amaierako proiektua derrigorrezko irakasgaia da eta ikasleak enpresa batean burutu dezake. Hori proiektu akademikotzat hartzeko Tecnunek esleitutako gradu/master amaierako proiektuen irakasle arduradunaren balioztatzea izan beharko du.

Gai eta edukiaren arabera hurrengoak dira irakasleak:

Graduko tituluak

  • Ingeniaritza mekanikoko gradua: Iñigo Puente irakaslea (ipuente@tecnun.es)
  • Diseinu industrialeko eta produktuaren garapen ingeniaritzako gradua: Maber Rodríguez irakaslea (mirodriguez@tecnun.es)
  • Ingeniaritza biomedikoko gradua: Javier Aldazabal irakaslea (jaldazabal@tecnun.es)
  • Komunikazio-elektronikako ingeniaritzako gradua / Telekomunikazio-sistemetako ingeniaritzako gradua/ Ingeniaritza elektrikoko gradua / Ingeniaritza elektroniko industrialeko gradua: Joaquín de Nó irakaslea (deno@tecnun.es)
  • Industria-antolaketako ingeniaritzako gradua: Nicolás Serrano irakaslea (nserrano@tecnun.es)
  • Industria-teknologietako gradua: Gradu horretako ikasleek aukeratu ahal izango dute hurrengo graduetarako definitutako edozein gai: Ingeniaritza mekanikoa, Ingeniaritza elektrikoa edo Ingeniaritza elektroniko industriala beharrezko ezagutzak dituenarentzat.

Masterreko tituluak

  • Ingeniaritza industrialeko masterra: Iñigo Puente irakaslea (ipuente@tecnun.es)
  • Telekomunikazioko ingeniaritzako masterra: Joaquín de Nó irakaslea (deno@tecnun.es)
  • Ingeniaritza biomedikoko masterra: Javier Aldazabal irakaslea (jaldazabal@tecnun.es)

Aipatutako arloez gain proiektuak egin ahal izango dira materialen eta ingurumen-ingeniaritzako arloetan. Irakasle arduradunak balioztatuko du hautagaien egokitasuna proiektu mota horiek egiteko. Javier Aldazabal da materialen arlorako irakasle arduraduna eta Ion Irizar da ingurumen arlokoa.

Proiektuen irakasle arduradunak esleituko du tutore akademikoa; hori izango da proiektuaren jarraipena egingo duen pertsona.

Gradu amaierako proiektuaren weba

Administrazio-izapidea

Unibertsitate-ikasleen kanpoko praktika akademikoak uztailaren 11ko 592/2014 ED-n eta abenduaren 30eko 1791/2010 ED-n aurreikusitakoaren arabera arautuko dira; horien bitartez onartzen da unibertsitateko ikaslearen estatutua eta aplikatu beharreko gainerako legeria. Izaera akademikoa du eta hortaz ez da lan-harremanik existitzen enpresaren eta ikaslearen artean. Horiek formalizatu egingo dira Nafarroako Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzarako marko-hitzarmenarekin.

Ikasleak estalita daude istripuengatiko eta erantzukizun zibileko poliza batekin proiektua burutzeko epealdian zehar, eta gainera eskola-asegurua dute Tecnunen matrikulatutako 28 urtetik beherako ikasle guztiek. Estaldura nazionala du bakarrik istripu-aseguruak.

Gradu/master amaierako proiektua enpresa batean egiteko interesa duten ikasleek kontsultatu ahal izango dituzte Nafarroako Unibertsitatearen lan atarian argitaratutako eskaintzak eta eskatu ahal izango dituzte interesatzen zaizkien praktikak. Atari horretan ikasle bakoitzak bere profila du eta bertan bere cv-a, aurkezpen gutuna edo beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa igo dezake.

Behin ikasleak proiektu bat eskatzean, enpresak bere cv-a jasoko du automatikoki. Une horretatik aurrera, enpresa izango da erabakiko duena ikaslearekin harremanetan jartzea hala baderitzo. Behin enpresak hautagaia aukeratzen duenean praktikaren dokumentazioa igorriko da.

Zer pauso jarraitu behar dira ikasleak bere kontura lortu badu proiektua?

Kasu horretan, enpresak eskaintza argitaratu beharko du Nafarroako Unibertsitatearen lan atarian hautatutako hautagaiaren izena adieraziz, horrela, praktikaren dokumentazioa izapidetu ahal izateko.

Alderdi ekonomikoak

Borondatezkoa da ikasleek proiektua egiteagatiko laguntza-poltsa. Ordainsaririk egongo balitz, enpresa arduratuko da zuzenean ikasleari ordaintzeaz.

2013ko uztailetik 1493/2011 ED-n jasotako Gizarte Segurantzako kotizazioari buruzko araudiak behartu egiten du laguntza-poltsarekin ordaindutako praktikak egiten dituzten ikasleei alta egitea. Enpresa arduratuko da zuzenean ikasleari ordaintzeaz eta bere alta egiteaz Gizarte Segurantzan. Gradu/master amaierako proiektuen kasuan, curriculum-praktikak direnez Gizarte Segurantza ordaintzetik libre daude.

Ziurtagiria

Praktikaldia amaitzean enpresak ziurtagiria igorriko dio praktikak egin dituen ikasleari bere heziketa, horren iraupena eta etekinaren inguruan aipamena eginez espresuki.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan hurrengoarekin:

Kanpo Harremanetarako zerbitzua
C11 bulegoa
Telefonoa 943-219877
Arreta Elisabeth Urcelay (luzapena 2421)
e-mail:
eurcelay@tecnun.es