IRTEERA PROFESIONALAK

Enpresentzako informazioa

Prácticas en empresas

Tecnuneko Kanpo Harremanetarako zerbitzuan lagundu egiten ditugu ikasleak haientzako aukerak bilatzen eta horrek ahalbidetu egingo die haien unibertsitate-heziketa osatzea praktikaldia eginez enpresa edo erakunde publiko edo pribatu batean. Ikasleek praktikan jartzen dituzte eskuratutako ezagutzak eta garatu egiten dituzte haien hurrengo ariketa profesionalean beharko dituzten gaitasunak.

Ikasle eta enpresen arteko harremana errazteko Lan ataria dugu eta bertan enpresen argitara ditzakete haien eskaintzan eta ikasleak horietara sar daitezke.

Praktikak ikasturteko edozein unetan egin daitezke ikaslearen egoeraren eta enpresaren beharren arabera. Oso ohikoa da udan zehar egitea, oporraldia eta enpresak ezarritako ordutegia errespetatuz.

Egonaldiak ez du izango ahal dela ikasturtearen ehuneko berrogeita hamarra (% 50) baino iraupen luzeagoa, kalterik egin gabe Tecnunek ezarritakoari, eta saiatuz ikaslearen jarduera akademikoen garapen eta jarraipen zuzena ziurtatzen.

Administrazio-izapidea

Unibertsitate-ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautu egingo dira uztailaren 11ko 592/2014 ED-n eta abenduaren 30eko 1791/2010 ED-n aurreikusitakoaren arabera; horien bitartez onartzen da unibertsitateko ikaslearen estatutua eta aplikatu beharreko gainerako legeria. Izaera akademikoa du eta hortaz ez da lan-harremanik existitzen enpresaren eta ikaslearen artean. Horiek formalizatu egingo dira Nafarroako Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzarako marko-hitzarmenarekin.

Ikasleak estalita daude istripuengatiko eta erantzukizun zibileko poliza batekin praktikaldian, eta gainera eskola-asegurua dute Tecnunen matrikulatutako 28 urtetik beherako ikasle guztiek. Estaldura nazionala du bakarrik istripu-aseguruak.

Praktikak eskaini nahi badituzu, Nafarroako Unibertsitatearen lan atarian sartu beharko duzu eta erregistratu ostean argitaratu ahal izango duzu eskaintza. Erregistratzen zaren lehen aldia bada, plataforman sartzeko sarrera-gakoak emango zaizkizu behin Nafarroako Unibertsitateak bere onespena eman ostean. Eskaintzan interesa duten ikasleen cv-ak zuzenean iritsiko dira enpresaren harremanetarako helbide elektronikora edo nahiago baduzu zure profilean kontsulta dezakezu.

Alderdi ekonomikoak

Borondatezkoa da ikasleek praktikak egiteagatik duten laguntza-poltsa. Ordainsaririk egongo balitz, enpresa arduratuko da zuzenean ikasleari ordaintzeaz.

2013ko uztailetik 1493/2011 ED-n jasotako Gizarte Segurantzako kotizazioari buruzko araudiak behartu egiten du laguntza-poltsarekin ordaindutako praktikak egiten dituzten ikasleei alta egitea. Enpresa arduratuko da zuzenean ikasleari ordaintzeaz eta bere alta egiteaz Gizarte Segurantzan.

Ziurtagiria

Praktikaldia amaitzean enpresak ziurtagiria igorriko dio praktikak egin dituen ikasleari bere heziketa, horren iraupena eta etekinaren inguruan aipamena eginez espresuki.

Edozein zalantza edo kontsultarako, harremanetan jar daitezke Kanpo Harremanetarako zerbitzuarekin.