IRTEERA PROFESIONALAK

PIE programa/Titulatu berri den bekaduna

Enpresako Hastapen Programa (PIE) Nafarroako Unibertsitateko graduondoko ikastaroa da. Bere helburua da gazte lizentziadunak laguntzea enpresa munduan eta ariketa profesionalean hasten, trebetasun eta gaitasun profesionaletan trebatuz, eta unibertsitatean eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz.

Hezkuntzako plan akademikoa, urrutitik egiten den ikastaro teoriko-praktikoa da aholkulari pedagogiko baten eta Unibertsitateak esleitutako tutore baten laguntzaz eta enpresa batean heziketa praktikoko plan batekin. Bertan sartzen den ikasleak aldi berean ikasiko ditu programaren bi zati horiek, Nafarroako Unibertsitatearen bekaren laguntzaz.

PIE programan sartzeko baldintzak

  1. Gradua edo masterra amaituta izatea Nafarroako Unibertsitatean edo titulua osatzeko 9 ECTS kreditu baino gutxiago falta zaizkion ikasleak izatea.
  2. Karrera amaitu zenetik 3 urte baino gehiago igaro ez izana.
  3. Kotizatu gabe izatea hiru hilabete baino gehiago 01 taldean karrera amaitzetik urtebete pasa ondoren.
  4. Parte hartu ez izana programa horretan edo antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuetan.

Programaren iraupena 3 hilabetekoa da gutxienez eta 12 hilabetekoa gehienez. Programa urtebete baino laburragoa denean, eskatu ahal izango dira hurrenez hurreneko hiru hileko luzapenak ikasleak ezarritako gehienezko epealdia osatzen duen arte, betiere aipatutako epealdia etenik gabea denean; eskaera horiek Unibertsitateari bideratuko zaizkio epealdi bakoitza amaitu baino hamar egun lehenago.

Deialdia irekita dago beti. Hilabete bakoitzeko 1., 11. eta 21. egunak ezartzen dira programako partaide berrien altak egiteko.

Bekaren zenbateko ekonomikoa

PIE programan parte hartzen duen hautagaiak Nafarroako Unibertsitateko beka jasoko du. Tecnunek ezarritako gutxieneko zenbatekoa 750 €-koa da hilean. Horretarako, Programa hasi aurretik (kendu akatsa da), enpresak bekaren zenbatekoaren ekarpena egingo dio Unibertsitatearen beken funtsari. Enpresak egiten duen ekarpenak barne hartu behar du Enpresako Hastapen Graduondoaren (PIE) matrikularen kostua (400 €, 6 hilabetekoa edo laburragoa den graduondoa; 560 € 6 hilabete baino gehiagoko graduondoa). Gainera Unibertsitateak % 18ko + BEZ-ren baliokidea den faktura jaulkiko du ekarpenaren zenbatekoaren gain. Ikasleei egindako beken ordainketa hilerokoa da eta hilabete amaitzean egingo da. Beka atxikipenari lotuta dago, % 2ko PFEZ eta deskontatu egingo da ikasle bakoitzari dagokion Gizarte Segurantzako derrigorrezko kuota.

Nafarroako Unibertsitateak eratorritako legezko betebeharrak bere gain hartzen ditu: Gizarte Segurantzako kotizazioa, urriaren 24ko 1493/2011 ED betez; eta PFEZrako atxikipena. Bekaren azken hileko kuotaren ordainketa osoa ikasleen programa amaierako memoriaren entregari lotuta dago.

Estaldura medikoa

Nafarroako Unibertsitateak ikaslearen alta egingo du Gizarte Segurantzan eta jakinarazi egin beharko dira medikuaren bajak. Istripuengatiko eta erantzukizun zibileko aseguru-polizarekin estalita dago ikaslea.