IKASLEAK

Kudeaketa akademikoan sartzeko nireUNAV ataria

2018ko ekainaren 11tik, ikasleek nireUNAV ataria erabil dezakete Kudeaketa akademikoko programa atzitzeko, zeinak aukera hauek ematen baititu:

  • Kalifikazioak kontsultatzea: uneko ikasturtean matrikulatutako ikasgaien azken kalifikazioak.

  • Espedientea kontsultatzea: uneko eta iraganeko ikasturteetako azken kalifikazioak. Espedientearen behealdean, batez besteko kalifikazio ofiziala ageri da, bai eta gainditutako, matrikulatutako eta titulua osatzeko gainditu beharreko kredituen guztizkoa ere.

  • Espedientearen txostena

  • Ikasketa-plana kontsultatzea: ikaslea matrikulatuta dagoen ikasketa-planeko ikasgaien zerrenda osoa. Ikasgai bakoitzaren ordutegia, irakaslea eta toki libreen kopurua ageri dira.

  • Aholkularitzari buruzko informazioa: ikaslearen uneko aholkulariaren izena.

  • Eskabideak: eskaera akademikoak egiteko (aholkulari-aldaketa, deialdiari uko egitea, etab.). Eskaeraren egoera ikusteko aukera ematen du.

  • Errendimenduaren historia eta eskolako batez besteko kalifikazioa: errendimendu akademikoaren histograma, ikasturteen arabera, ikasturte bakoitzeko ohiko nahiz ohiz kanpoko deialdietan gainditutako kredituen kopurua adieraziz. Halaber, eskolako batez besteko kalifikazioa ageri da, bai eta ikasleak bere promozioan duen sailkapena ere. Sailkapenean, tituluko ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak bakarrik ageri dira, karrera-amaierako proiektua kontuan hartu gabe.

  • Ordutegia sortzea: ordutegiaren simulazioa egiteko aukera ematen du. Dagoeneko gaindituta dauden ikasgaiak ez dira hartzen ikasgai-zuhaitzaren barnean. Ikusgai dagoen ordutegia uneko ikasturtekoa da.

  • Automatrikula aurreko egiaztapena: hurrengo ikasturtearen matrikula egiteko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko; hots, aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasgai guztiek kalifikatuta daudela, matrikulatzeko epea irekita dagoela, entregatu gabeko dokumentaziorik ez dagoela, etab.

  • Automatrikula: hurrengo ikasturteko matrikularako sarbidea.

  • Ordutegiari buruzko informazioa: ikasleak ikasturte jakin batean duen egiazko ordutegia (PDF fitxategia).

  • Bekei eta laguntzei buruzko informazioa: beka eskuratzeko baldintza akademikoen egiaztapena (gainditu beharreko kredituak eta gutxieneko batez besteko kalifikazioa).

  • Aldatu datu pertsonalak

  • Bikaintasuna saritzeko kredituen ziurtagiria (dagoeneko matrikulatuta dauden eta programako parte diren ikasleentzat): programaren barruan jarraitzeko eskaera egiteko dokumentua.

  • Bikaintasuna saritzeko kredituen ziurtagiria: programari eta hartan sartu ahal izateko baldintzei buruzko informazioa.

  • Graduen aurkezpena

  • Graduak: ezaugarriak, irteera profesionalak eta prestakuntza espezifikoa