IKASLEAK

Kidetutako unibertsitateetan eskainitako udako ikastaroak

Erantsitako fitxategian, TECNUNek kredituak lortzeko onetsi dituen unibertsitate ezberdinetan eskaintzen diren udako ikastaroei buruzko informazio eguneratua ageri da. Ikastaro horietan parte hartzeko interesa duten TECNUNeko ikasleek ikastaroa eskaintzen duen unibertsitatean eman behar dute izena zuzenean.

Zerrendan ageri ez den udako ikastaroren bat egin eta TECNUNen baliozkotu ahal izango dutela ziurtatu nahi duten ikasleek eskaera bat egin beharko diote aurretiaz Ikasleen Zuzendariordetzari (sdalumnos@tecnun.es), ikastaro horren edukia aztertu eta balora dezan. Esate baterako, esteka honetan Europako hainbat aukera daude jasota: www.summerschoolsineurope.eu. Beste esteka honetan, UNAVen Nazioarteko Harremanen Zentroak eskaintzen dituen udako ikastaroak aurkituko dituzu.

Udako ikastaro bat egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratu ondoren, ikasleari kulturaren alorreko 1 ECTS aitortuko zaio, kontuan izan gabe egindako ikastaroak kreditu kopuru handiagoa duen ala ez: Akreditatutako jarduerak

 

TECNUNen eskaintzen diren udako ikastaroak

Cursos de verano ofrecidos en TECNUN

Urtero, TECNUNek udako ikastaroak eskaintzen ditu ingelesez. Haietan, TECNUNeko nahiz kidetutako unibertsitateetako ikasle eta irakasleek hartzen dute parte (tartean University of Michigan, Penn State University, California Polytechnic University…)
 
Horrela, TECNUNeko ikasleek nazioarteko esperientzia bat izan ahalko dute bertako campusean, eta, aldi berean, eskainitako gaien inguruko ezagutzak lortu atzerriko ingeniaritza-ikasleekin batera.
 
Ikastaro horietako batzuen bidez, espezializazio-diplomak lortzeko baldintzak osa daitezke.

Ikastaro bakoitzaren xehetasunak lortzeko, joan webgunera. TECNUNen udako ikastaroen inguruko informazioa ikusteko edo kontsultak egiteko:

WebguneaPosta elektronikoa