Edukira joan

IKASLEAK

Aholkularitza akademiko eta profesionala

Asesoramiento académico y profesional

1. Zer da aholkularitza?

Ohiko irakaskuntza-jarduera bat da ikasleentzako aholkularitza akademiko eta profesionala. Ikasle eta irakaslea inplikatzen ditu pertsona arteko komunikazioaren bidez. 

Nafarroako Unibertsitatean garatzen den hezkuntza-funtzioaren aspektu garrantzitsu bat da, irakasle ororen zereginetako bat da, eta ikasleen eskubidea da.
 

2. Zertarako eskatu aholkularitza?

Ikasleei haien asmo akademiko, profesional eta pertsonalak unibertsitateko bizitzan eta haien ingurunean bideratzen laguntzean datza aholkularitza, gizarteari ekarpen hobeak egin diezazkioten.

Geroz eta sarriago (batez ere enpresen arloan), lanpostuak ematerako orduan ez zaie espediente akademikoari eta gaitasun teknikoei bakarrik erreparatzen; aitzitik, pisu handia dute gaitasun sozialek eta jarrerek. Aholkularitzaren bidezko arreta pertsonalizatua emanda, ikasle bakoitza modu bereizian hezteko aukera dugu, kontuan izanda haien indarguneak eta arreta edo ahalegin bereziak behar dituzten aspektuak.

Aholkularitza ez da aldi baterako jarduera, une jakin batean ikasleak izan dezakeen beharrizan jakin bati erantzuteko. Halaber, ez du zentzurik ikasleak zailtasun akademiko larriak dituenean. Ikasle eta irakaslearen arteko harreman etengabea da, eta bi alderdiak aberasten ditu.

3. Nola ematen da aholkularitza?

Aholkularitza jasotzeko eskubidea elkarrizketa pertsonalen bidez egikaritzen da. Noizean behin egin daitezke, edo erregulartasunez nahiz programazio baten bidez antolatu.


4. Nor da nire aholkularia?

Irakasle aholkularia TECNUNen Ikasketa-zuzendaritzak esleitzen du. Ikasle guztiek dute eskubidea aholkularitza eskatzeko edo ez eskatzeko, bai eta irakasle aholkularia aldatzea eskatzeko ere. Eskaerak egiteko, eskabide bat aurkeztu beharko da Kudeaketa Akademikoko Programan.
 

5. Gaitasunak garatzeko plan bat egin dezaket aholkularitzaren bidez?

TECNUNen, aholkularitza jasotzen duten ikasleei beren burua ebaluatzeko aukera ematen zaie, zer gaitasun duten uler dezaten, eta indarguneetan eta hobetu beharreko aspektuetan oinarritutako hobekuntza-plan pertsonalizatu bat garatu ahal izan dezagun.  Programa horren izena TU&CO da, eta hari buruzko informazio guztia www.tuandco.tecnun.es webgunean dago eskuragarri. Ebaluazioa 2. ikasturtetik aurrera eska dakioke aholkulariari.

TU & CO PROGRAMA DE DESARROLLO DE COMPETENCIAS

Aviso

La Universidad de Navarra utiliza cookies propias y de terceros para mejorar sus servicios, elaborar información estadística y analizar de forma agregada los hábitos de navegación de los visitantes de su página web. Esta información se comparte con terceros cuya relación se incluye en la Política de cookies. Al clicar en “Aceptar”, acepta el uso de estas cookies, pudiendo revocar su decisión cuando lo desee.

Aceptar