IKASLEAK

Akreditatutako jarduerak

Karreran zehar, ikasleek ECTS kredituak lor ditzakete unibertsitatean antolatutako jarduera batzuetan parte hartzeagatik.
TECNUNeko ikasleek mota hauetako jarduerak egin ditzakete:

  • KULTURALAK

  • SOZIALAK

  • KIROLETAKOAK

  • IKASLE-ORDEZKARITZAKOAK

  • UDAKOAK

  • BESTELAKO JARDUERAK

Ikasleek 2 ECTS lor ditzakete gehienez alor horietako bakoitzean, jarduera kulturaletan eta kiroletakoetan izan ezik. Jarduera kulturaletan, izaera orokorragoa dutenez, 3 ECTS baliozkotu ahalko dituzte; kiroletako jardueretan, aldiz, 4 ECTS (urtean 2). Urtean 1 ECTS lor daiteke alor bakoitzean (kirol-talentuan izan ezik; hartan, 2 lor daitezke).

Jardueretan parte hartzeko, ez dago zertan kredituak lortzeko baldintzak bete.
Jardueretan parte hartzeagatiko kredituak lortzeko prozesua honako hau da:

  • Ikasleak dagokion jarduera egiten du, eta zerbitzu edo zentro antolatzaileak ziurtagiria ematen dio. Ziurtagiria jardueraren ikasturte berean jaso behar da.

  • Idazkaritzak kredituen onarpena baimentzen du, eta ordainketa ikasturteko edozein unetan gauzatzen du.

  • Jarduera gehienak eten egiten dira azterketa-garaian.