Tutoretzapeko etxebizitzak
Tutoretzapeko etxebizitzak Campusetik gertu daude eta unibertsitate-zentro edo ikasle-egoitza baten menpe daude. Asebete egiten dituzte ostatu eta mantentze behar guztiak bizileku zerbitzu osoaren bitartez, asteko zazpi egunetan. Tutoretzapeko etxebizitzetan menpeko diren unibertsitate-zentroan edo ikasle-egoitzetan ospatzen diren jarduera kultural eta akademiko berdinak egiten dira.
Egoiliarrak unibertsitarioak dira beti eta pisuetako bakoitzak arduradun bat du, dekanoa, azken mailetako ikaslea dena eta bizikidetza eta ikasketako giroa ziurtatzeko erantzukizuna duena.
Tutoretzapeko etxebizitza batean ikasle bakoitzeko hileko kostua desberdina da etxebizitza menpe dagoen unibertsitate-zentroaren arabera, eta eskainitako zerbitzuen arabera:
-
Gizonezkoen tutoretzapeko etxebizitzak: 650 €
-
Emakumezkoen tutoretzapeko etxebizitzak: 500 € eta 680 € artean
Donostian, Ayete ikasle-egoitzak (gizonezkoena) tutoretzapeko etxebizitzak eskaintzen ditu.
KONTAKTUA
Colegio Mayor Ayete |
Colegio Mayor Jaizkibel |
Contacto |
Kontaktua: P° de Manuel Lardizabal, 13 20018 San Sebastián - Donosti Gipuzkoa (España) +34 943 21 98 77 alojamiento@tecnun.es |